Castellano | English    Acceso a Extranet
Aurkezpena Enpresak sortzeko bermea Jardueren txostena Sortutako enpresak
Ikastaroak eta jardunaldiak | Sariak eta laguntza emateko programa | Berriak | Harremana
 
Manuel Laborde Sariak
   - Manuel Laborde Biografia
  - Manuel Laborde Historikoa
Karrera amaierako proiektuei eta gradu bukaerako lanei laguntza emateko programa
 
 

Tolosan jaio zen, 1899ko abenduaren 29an. Donostian hil zen 1993ko maiatzaren 12an. Manuelek bere jaioterrian hasi zituen ikasketak, Santanderko industri eskolan jarraitu zuen gero eta Bilboko Industri Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan sartu zen 1917an. 1923an lortu zuen Industri Ingeniari Titulua.

CAF enpresan laborategien, fundizioaren, altzairu labeen eta laminazioen departamenduen buruzagi teknikoa izan zen. Ondoren, altzairu berezien famili enpresa bat sortu zuten 1926an Andoainen Labordetarrek. Manuel izan zen famili-enpresako zuzendari-kudeatzailea. Andoaingo Laborde Anaien enpresaren eraikuntza arkitektura arrazionalistaren bitxietako bat da eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilaritzak monumentutzat katalogatua dauka, Donostiako Nautikoarekin batera. Geroago, metal gogorreko enpresa bateko eta Billabonako makina-erramintako beste bateko Administrazio Kontseilukoa izan zen.

“Aralarko Adiskideen” lehen kideetakoa izan zen 1927az geroztik. 1947an ARANZADI Zientzia Elkartearen fundatzaileetakoa izan zen. ARANZADIko lehen lehendakari izan zen Tomas Ataurirekin eta lehen idazkari izan zen Jesus Elosegirekin oso harreman ona izen zuen eta ikerketa lan askotan lankidetzan jardun ziren.

1952an eskuhartze erabakiorra izan zuen, ARANZADIko Jesus Elosegi eta Amigos del País-eko Zirikiain-Gaiztarrorekin batera, Jose Migel Barandiaran Sarako bere egoitzatik hegoaldera etor zedin. Harreman estua eduki zuen Barandiaran eta Manuel Lekuonarekin..

1963an Bilboko Industri Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan teknologia nuklearreko departamenduko komisio exekutiboko partaide izendatu zuten. 1969az geroztik geologi ikerketen LUCAS MALLADA Institutuko Kontseilu Teknikoko partaide izan zen. Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-eko kide ere izan zen.

Geologiaz, meatzaritzaz, metalurgiaz, burdinolez eta historiaurreaz artikulu asko argitaratu zituen ARANZADIko “MUNIBE” aldizkarian, RSBAP-en “Boletinean” eta beste aldizkarietan. Gipuzkoan bi trikuharri, hamalau estela eta MARIZULO historiaurreko leizea aurkitu zituen. Jesus Altuna, Tomas Atauri, Jose Migel Barandiaran edo Jesus Elosegirekin batera ARANZADIren aztarnategi ikerketetan jardun zen. Liburuen, naturaren, nekazaritzaren, filateliaren, ikonografiaren, pinturaren eta arte grafikoen mundua oso atsegin zituen. Pio Caro Barojaren “Gipuzkoa” dokumental handiari oinarrizko ekarpena egin zion.

Eusko Ikaskuntzan Zientzia Fisikoen, Kimikoen eta Matematikoen saileko Lehendakari izan zen 1978tik 1980ra bitartean. 1984ean omenaldi bat egin zion Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-ek Azkoitiko Intsausti Jauretxean. 1988an Eusko Ikaskuntzaren “Manuel Lekuona” saria eman zitzaion Diputazioan.

Juan Antonio Garmendia Elosegiren hitzetan, gizon ona, eskuzabala, maitekorra, ondradua, zerbitzala eta zalduna zen. Gizon osoa.

© copyright 2005 Entreprenari | Entreprenari BIC GIPUZKOA BERRILAN eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko ekimen bat da.