Castellano | English    Acceso a Extranet
Aurkezpena Enpresak sortzeko bermea Jardueren txostena Sortutako enpresak
Ikastaroak eta jardunaldiak | Sariak eta laguntza emateko programa | Berriak | Harremana
 
Manuel Laborde Sariak
  - Manuel Laborde Biografia
  - Manuel Laborde Historikoa
Karrera amaierako proiektuei eta gradu bukaerako lanei laguntza emateko programa
 
 

MANUEL LABORDE WERLINDEN Saria

Helburuak

1. Unibertsitatearen igurunean ekintzailetza arloko ideiak eta proiektuak sustatu.
2. Unibertsitarioen potencial berritzailea bultzatu, enpresa-ekimen berriak sortuz eta garatuz.
3. Ekimen berreen garapenean lagundu, baliabide ekonomikoak eta enpresak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza-serbitzu adituak jarriz.

berritzailetzat harturik honako proiektu hauek:

• Oinarri Zientifiko-Teknologikoa duten enpresa berriak.
• Ezagutza espezifikoan oinarrituriko enpresak, berriak diren sektoreetara zuzenduak.

Zeri/nori zuzenduta
• UPV/EHU-ko irakasle-ikertzaileei.
• UPV/EHU-ko titulatu, gradu ondoko edo azken urteko ikasleei.
• UPV/EHU-rekin batera egindako ikerketa baten emaitzak enpresa berri baten bidez ustiatzea erabaki duten enpresei.


Parte har dezakete enpresa-ekimen batzuei buruzko ideia berritzaileak aurkezten dituztenek, baldin eta beraiek aurrera eramateko asmoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute.

Hautagaien balorazioa
• Ekimena sustatzen duen taldea.
• EHU-ren medioz ezagupen eskaintza.
• Produktu / Zerbitzu / Prozesuaren berrikuntza maila.
• Merkaturatzeko aukerak eta jarduera-sektorearen interesgarritasuna.

Saria
Lehen saria:
• 7.500 euro esku-dirutan.

Bigarren saria:
• 3.500 euro esku-dirutan.

Ezagutzaren arloan trinkotzat kalifikaturiko hautagaitza berritzaileek edo oinarri Zientifiko-Teknologikodunek, bere egitasmoa babesteko eta abian jartzeko, BIC GIPUZKOA BERRILANek kudeatzen dituen eta 60.000 euroko kopurura iritsi daitezkeen laguntzak jaso ditzakete. Diru kopurua egitasmoen berrikuntzaren eta interes mailaren menpe dago. Laguntza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapenerako, Berrikuntzarako eta Ezagutzarako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Industri Saileko Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietateak (SPRI); TXEKINTEK / EKINTZAILE edo BARNETEKIN programen programaren bidez antolatzen dituzte.

• Komunikabideen zabalkundea: UPV/EHU eta BIC GIPUZKOA BERRILANetako WEBak, Campusa unibertsitateko aldizkaria, ANCES eta EBN Enpresen eta Berrikuntzaren EUropar Zentroen sare espainiarraren eta europarraren informazio-buletinak.
• Sariari dagokion garaikur bat ematea.


LABORDE 2011 liburuxka.pdf
Oinarriak..pdf
Izena emateko orria.doc
Sarirako Memoriaren Gidoia.doc

© copyright 2005 Entreprenari | Entreprenari BIC GIPUZKOA BERRILAN eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko ekimen bat da.