Karrera amaierako proiektuei eta gradu bukaerako lanei laguntza emateko programa
Deialdi hauen bidez, berrikuntza eta ekimenerako
gogoa aitortu eta bultzatu nahi da, sustatuz, era berean,
teknologia-berrikuntza eta ezagutza, zeina unibertsitateko
taldeen artean dagoen know-how delakotik abiatuta sor
baitaiteke.
Helburuak
1. Ekimenaren aldeko kultura sortu irakasle-ikaslegoarengan.
2. Ekimentzarako prestakuntza, bai irakasle bai ikaslegoarengan,
negozio-aukeraren definizio-prozesuan haien partaidetzaren
bidez.
3. Unibertsitatearen ezagutza, merkatuko balizko berritzaile
gisa baliatuz.
4. Ideiak eta enpresa berritzaileak bultzatu unibertsitate
inguruan.
Nori zuzenduta
• Matrikulatutako ikasleei edo 2010-2011 ikasturtean
beren Proiektua aurkeztu dutenei beren proiektuaren merkatu-aukerak aztertzeko gogoz
eta, hala balitz, bera Gipuzkoako lurralde historikoan
aurrera eramateko asmoz, matrikulatuta daudenei.
Parte hartzaileen baldintzak
• UPV/EHU-ko ikasleak izatea, Gipuzkoako Campusen.
Zuzkidura
Hautatutako proiektuek 5.000 € arteko
zuzkidura izan dezakete, bideragarritasunaren aurreko
ikerketa egiteko kontzesioa onartu eta hurrengo sei
hilabetetan, kontzeptu hauetan:
• Esleipen pertsonala
• Ekimenaren negozio ereduaren definizio eta bideragarritasun
aurreko analisiarekin lotutako gastuak.
Ikerketa denboran, BIC GIPUZKOA BERRILANen azpiegitura
operatiboa eta tutoretza izango dute, baita unibertsitateko
tutoreen aholkularitza tekniko/ teknologikoa ere. ENTREPRENARI
PROGRAMAREN markoan antolatutako Enpresa-Kudeaketarako
Prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko aukera izango
dute.
|