Castellano | English    Acceso a Extranet
Aurkezpena Enpresak sortzeko bermea Jardueren txostena Sortutako enpresak
Ikastaroak eta jardunaldiak | Sariak eta laguntza emateko programa | Berriak | Harremana
 
 

BIC GIPUZKOA BERRILANen eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren artean antolatutako Entreprenari programak Teknologia eta Jakintza merkatura transferitzea ahalbidetzen du, Enpresa Berritzaileak edo/eta Oinarri Zientifiko-Teknologikodun enpresak eta jakintza-arlo espezifikotan oinarritutako enpresa intentsiboak sortuz. Horretarako:

• Unibertsitatearen inguruan dabiltzan irakasleen, ikertzaileen, bekadunen eta ikasleen izpiritu ekintzailea bultzatu eta lagundu nahi da
• Proiektuak merkatura irteteko beharrezko urratsetan laguntzen da.

Programa honen barruan garatzen diren ekintzak hiru lerro nagusitan banatzen dira.

• Portaera berritzaileak eragitea eta laguntzea Unibertsitateko ikasleak sentsibilizatu eta bultzatzeko asmotan. Horretarako mintegi eta ihardunaldi espezifikoak antolatzen dira, enpresa berritzaileak edo/eta oinarri zientifiko-teknologidunak sortzeko gaien inguruan.

• Enpresa berrien sorrera eragingo luketen ideiak bultzatzeko edo/eta beharrak bilatzeko, ekintza zenbait burutzen dira:
Entreprenari Programan interesatuta dauden
pertsonekin bisitak eta bilerak egiten dira eta hauen artean zehazki enpresa bat aurrera eramateko interesa agertzen dutenekin.
Urtero Unibertsitatean sorrera duten proiektuen errekonozimendua egin nahian sari eta leihaketa zenbait antolatzen dira (Manuel Laborde Saria / Karrera amaierako proiektuei eta gradu bukaerako lanei laguntza emateko programa).

* Enpresa proiektuen garapena eta kudeaketa, lerroaren barruan enpresa-proiektuak garatzeko laguntza eskeintzen da.
Ikastaro ezberdinak antolatzen dira enpresa-kudeaketaren arlo ezberdinen inguruko ezagutzak lortzeko.

© copyright 2005 Entreprenari | Entreprenari BIC GIPUZKOA BERRILAN eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko ekimen bat da.