Castellano | English    Acceso a Extranet
Aurkezpena Enpresak sortzeko bermea Emaitzak Sortutako enpresak
Ikastaroak eta jardunaldiak | Sariak eta lehiaketak | Berriak | Harremana
 
 

ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZA NOLA GAUZATU
Oinarri Teknologidun Enpresa Berritzailea sortzeak arrisku handiak dakartza berarekin, zalantza teknologikoak eta merkatuan sartzeko zailtasunak direla medio. Arrisku horiek ahal den neurrian ekiditeko, modu honetako ekintzetan heldutasunera iritsi aurretik egiten diren hasierako urratsak oso garrantzitsuak dira. Horrexegatik zerbitzuak behar bezala antolatu behar dira, behar ezberdinak kontuan izanik, nahiz teknikoak, ekonomikoak eta azpiegituren aldetik ikusitakoak.

Entreprenari programatik, honelaxe erantzuten diegu behar horiei:

1.- PROIEKTUAREN HARRERA ETA EBALUAZIOA
Hartuemana gauzatzeko lehenengo bilera batean pertsonak/taldeak bere proiektua aurkezten digu eta ondoren proiektua analizatu egingo da bere egokitasuna aztertzeko.

¿Nola egiten dugu hau?


- Ebaluaziorako galdera-sorta betearazten zaio proiektua aurrera eraman nahi duen pertsona edo taldeari.
- Informazio osagarria bilatzen da edo funtsezkoak diren puntuak indartzen dira.
- Entreprenari programako talde teknikoak proiektua ebaluatuko du, eta beharrezkoa balitz adituen aholkua eskatuko du.

Prozesu hau guztia behar den isilpean eramaten da aurrera.

Proiektuak aurrera jarraitzeko aukerak dituela erabakiz gero, hurrengo urratsetara pasako gara:

2.- PROIEKTUA NOLA MAMITU
Enpresa berriak arrakasta izan dezan hasieratik ongi definituta egon behar du. Mamitze-fase honetan bi urrats nagusi proposatzen dira:

1.- Negozio-eredua ( aurrebideragarritasun-plana)
2.- Bideragarritasun-plana eta enpresa-plana.

Urrats hau aurrera eramateko, honako baliabideak dauzkagu:

2.1.- FINANTZAKETA
Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Ekintzaile/Txekintek, laguntza kudeatzen da, 60000 €-taraino irits daitekeena.

2.2.- AHOLKULARITZA
- Proiektu bakoitzari tutore jakin bat esleitzen zaio, prozesuan zehar laguntza emango duena.
- Jakintzarlo ezberdinetako adituak kontsultatzeko aukera ematen zaie.

2.3.- AZPIEGITURAK
- Lanerako lekua eta baliabideak eskeintzen zaizkie.
- Zerbitzu osagarriak: arreta telefonikoa, mezularitza-zerbitzua, erreprografia.
- Zenbait baliabide: informazio-iturri ezberdinetara heltzeko aukera, datu-baseak, ...

2.4.- FORMAKUNTZA
Urtero, urtero 2 ikastaro antolatzen dira ekimenaren promotoreak kudeaketan formatzeko.
- TEKNOLOGIATIK ENPRESA MUNDURA
- Enpresa berritzaileak sortu eta kudeatzeko programa


3.- ENPRESAREN SORKUNTZA
Enpresa-plana definitutakoan, enpresaren sorrerari ekiten zaio.
Oraingoan modu ezberdinetan laguntzen zaio enpresari:
- Finantzaketarako baliabideak bilatzen lagunduz
- Laguntza publikoak kudeatuz
- Balizko kideak identifikatzen lagunduz eta egin beharreko negoziazioetan lagunduz
- Enpresa kokatuko den leku fisikoa (inkubagailua) eta zeharkako zerbitzuak eskeiniz

4.- ENPRESAREN IRTEERA
- Aholkularitza eta laguntza irteera fasean
- Laguntza lehenengo urratsetan
- Laguntza merkatu berriak bilatzeko, Entreprenari Programak eskeintzen dituen harreman-sarea aprobetxatuz

© copyright 2005 Entreprenari | Entreprenari BIC GIPUZKOA BERRILAN eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko ekimen bat da.