ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZA

Oinarri Teknologidun Enpresa Berritzailea sortzeak arrisku handiak dakartza berarekin, zalantza teknologikoak eta merkatuan sartzeko zailtasunak direla medio. Arrisku horiek ahal den neurrian ekiditeko, modu honetako ekintzetan heldutasunera iritsi aurretik egiten diren hasierako urratsak oso garrantzitsuak dira. Horrexegatik zerbitzuak behar bezala antolatu behar dira, behar ezberdinak kontuan izanik, nahiz teknikoak, ekonomikoak eta azpiegituren aldetik ikusitakoak.

Entreprenari programatik, honelaxe erantzuten diegu behar horiei:

 

PROIEKTUAREN HARRERA ETA EBALUAZIOA

Hartuemana gauzatzeko lehenengo bilera batean pertsonak/taldeak bere proiektua aurkezten digu eta ondoren proiektua analizatu egingo da bere egokitasuna aztertzeko.

Nola egiten dugu hau?

Ebaluaziorako galdera-sorta betearazten zaio proiektua aurrera eraman nahi duen pertsona edo taldeari.

Informazio osagarria bilatzen da edo funtsezkoak diren puntuak indartzen dira.

Entreprenari programako talde teknikoak proiektua ebaluatuko du, eta beharrezkoa balitz adituen aholkua eskatuko du.

Prozesu hau guztia behar den isilpean eramaten da aurrera.

Proiektuak aurrera jarraitzeko aukerak dituela erabakiz gero, hurrengo urratsetara pasako gara:

PROIEKTUA MAMITU

Enpresa noticias arrakasta izan dezan hasieratik ongi definituta egon behar du. Mamitze-fase honetan bi urrats nagusi proposatzen dira:

1.- Negozio-eredua ( aurrebideragarritasun-plana)
2.- Bideragarritasun-plana eta enpresa-plana.

Urrats hau aurrera eramateko, honako baliabideak dauzkagu:

FINANTZAKETA
  Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Ekintzaile / Txekintek, laguntza kudeatzen da, 60000 €-taraino irits daitekeena.

AHOLKULARITZA
• Proiektu bakoitzari tutore jakin bat esleitzen zaio, prozesuan zehar laguntza emango duena.
• Jakintzarlo ezberdinetako adituak kontsultatzeko aukera ematen zaie.

AZPIEGITURAK
• Lanerako lekua eta baliabideak eskeintzen zaizkie.
• Zerbitzu osagarriak: arreta telefonikoa, mezularitza-zerbitzua, erreprografia.
• Zenbait baliabide: informazio-iturri ezberdinetara heltzeko aukera, datu-baseak...

FORMAKUNTZA

Urtero, urtero 2 ikastaro antolatzen dira ekimenaren promotoreak kudeaketan formatzeko.
I + GREN BALORIZAZIOA UPV/EHUn.
ENPRESA BERRITZAILEAK SORTU ETA KUDEATZEKO IKASTAROA .

ENPRESAREN SORKUNTZA

Enpresa-plana definitutakoan, enpresaren sorrerari ekiten zaio.
Oraingoan modu ezberdinetan laguntzen zaio enpresari:

Finantzaketarako baliabideak bilatzen lagunduz

Laguntza publikoak kudeatuz

Balizko kideak identifikatzen lagunduz eta egin beharreko negoziazioetan lagunduz

Enpresa kokatuko den leku fisikoa (inkubagailua) eta zeharkako zerbitzuak eskeiniz

ENPRESAREN IRTEERA

Aholkularitza eta laguntza irteera fasean.

Laguntza lehenengo urratsetan.

Laguntza merkatu noticias bilatzeko, Entreprenari Programak eskeintzen dituen harreman-sarea aprobetxatuz.