Misioa eta zerbitzuak

BIC GIPUZKOAn eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren artean antolatutako Entreprenari programak Teknologia eta Jakintza merkatura transferitzea ahalbidetzen du, Enpresa Berritzaileak edo/eta Oinarri Zientifiko-Teknologikodun enpresak eta jakintza-arlo espezifikotan oinarritutako enpresa intentsiboak sortuz. Horretarako:

  • Unibertsitatearen inguruan dabiltzan irakasleen, ikertzaileen, bekadunen eta ikasleen izpiritu ekintzailea bultzatu eta lagundu nahi da.
  • Proiektuak merkatura irteteko beharrezko urratsetan laguntzen da.

Programa hiru lerro nagusitan banatzen da:

Portaera berritzaileak eragitea eta laguntzea Unibertsitateko ikasleak sentsibilizatu eta bultzatzeko asmotan. Horretarako mintegi eta ihardunaldi espezifikoak antolatzen dira, enpresa berritzaileak edo/eta oinarri zientifiko-teknologidunak sortzeko

• Enpresa berrien sorrera eragingo luketen ideiak bultzatzeko edo/eta beharrak bilatzeko, ekintza zenbait burutzen dira:

Entreprenari Programan interesatuta dauden pertsonekin bisitak eta bilerak egiten dira eta hauen artean zehazki enpresa bat aurrera eramateko interesa agertzen dutenekin.

Urtero Unibertsitatean sorrera duten proiektuen errekonozimendua egin nahian sari eta leihaketa zenbait antolatzen dira (Manuel Laborde Saria / Karrera amaierako proiektuei eta gradu bukaerako lanei laguntza emateko programa / Master/Doktorego Tesia).

Enpresa proiektuen garapena eta kudeaketa, lerroaren barruan enpresa-proiektuak garatzeko Ikastaro ezberdinak antolatzen dira enpresa-kudeaketaren arlo ezberdinen inguruko ezagutzak lortzeko.

Nori zuzendua

  • Unibertsitateko ikertzaileei, euren ikerkuntzaren barruan lortutako emaitzak merkatura eramateko interesa agertzen badute.
  • Unibertsitateko ekintzaileei proiektu berritzaileak gara ditzaten.
  • UPV/EHUrekin batera ikerkuntza aurrera eraman duten enpresei, lortutako ikerkuntzaren emaitzak enpresa berri bat sortzeko edo dagoen bat espezifikoagoa egiteko erabiltzeko asmoa baldin badute. Ikerkuntzaren emaitzak enpresaren ekimenetik etor daitezke, unibertsitatetik edo bietatik. Unibertsitateak modu aktiboan parte hartuko du ikerkuntza horren transferentzia gauzatu ahal izateko .

Lan taldea

Entreprenari Programa-ren sorrera UPV/EHU-ko Gipuzkoako Campus-a eta arteko akordio batetan datza . Bere kudeaketa honela egituratzen da:

Zuzendaritza batzordea

• Agistom ErkiziaGipuzkoako Campus-eko Errektoreordea.
• Fernando TapiaGipuzkoako Campus-eko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria.
• Marisa ArriolaBic Gipuzkoa-eko Zuzendari Nagusia.
• Laura EspinBic Gipuzkoa-eko Proiektuen Arduraduna.

Entreprenari Programa-ko Zuzendaria
• Laura Espin
e-mail: laura@bicgipuzkoa.eus

Hezkuntza eta Komunikazio Alorreko Arduraduna
• Lorea Varona
e-mail: lorea@bicgipuzkoa.eus

Egitasmo/Aukera teknologikoen antzemate Arduradunak
• Fernando Tapia
e-mail: fernando.tapia@ehu.eus
• Laura Espin
e-mail: laura@bicgipuzkoa.eus

Ekintzaileei laguntzeko Arloa
• Esther Paguey
e-mail: esther@bicgipuzkoa.eus
• Laura Espin
e-mail: laura@bicgipuzkoa.eus