muneco-madera-emprendedor

EKINTZAILE SENIK BAI?

Inoiz zure etorkizun profesionala zuzenduko zenuela pentsatu baduzu, zure ideiak materialaizatu nahi badituzu esperientzia honetan parte hartzera gonbidatuta zaude.

World Economic Forum-en azken txostenak "TOP TEN SOFT SKILLS" gaitasunetan trebatzeko gomendatzen du. Makinen aurrean lehiatzeko abantaila izateak zure profilean diferentzia markatuko duelako.

Hementxe duzu aukera!

ZER DA?
Ekintzailetzarako beharrezkoak diren konpetentzien autoezagutza eta entrenamendurako programa bat. Zure konpetentzia indartsuenak zeintzuk diren ezagutzen  eta ekiteko behar dituzun beste batzuk garatzen lagunduko dizu.

NORI ZUZENDUA?
Ekintzailetasunerako konpetentzietan garatzeko interesa duten, ikasle, titulatu zein UPV/EHUko ikerlarientzat.

HELBURUAK

  1. Ekiteko beharrezkoak diren konpetentzia eta gaitasun parktikoetaz kontzientzia hartzea.
  2. Ekiteko garatu behar diren konpetentzien autoezagutza bideratzea.
  3. Ekintza aukerak planteatzeko hausnarketa errealistan laguntzea.
  4. Ekiteko konpetentziak garatzea, proiektuaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren gaitasunetan entrenatzea.

PROGRAMA

Beti ikas daitekeela defendatzen duen Giza Ikaskuntza ereduan oinarrituriko metodologia erabiliko da.


ZER ESAN HANI DU GAUR EGUN EKITEAK?

  • Ekin: Moda eta beharretatik haratago
  • Beharrezkoak diren konpetentzia pertsonalak
  • Nire profilaren autoezagutza: puntu indartsu eta ahulak
  • Ziurgabetasunaren kudeaketa

USTIA EZAZU ZURE "SOFT" TALENTUA

  • Nola sortu negozio ideia bat?
  • “Lean-startup” eredua modu eraginkorrean ekiteko
    • Ba al dago inor nire produktua erosteko prest?
    • Taldea
    • Negozio eredua
    • PMV
    • Banaketa
    • Bazkideak
    • Negozio ideiaren finantzaketa
  • Ekin saiakeran gratu gabe
    • Autoezagutza
    • Autogestio kognitiboa eta emozionala
  • Ekintzailea da komertzialik onena
    • Saltzen jakiteko gure burua saltzen ikasi behar dugu
    • Ekintzailetasunerako komunikazio teknikak
    • Negozio ideiaren salmenta prozesua

 

 

IRAKASLEA

Mila Burgaleta, Psikologian Lizentziatua, kudeaketa aholkularia, Coach exekutibo eta ekintzaile teknologikoa.

NOIZ? NON?

Azaroaren 20, 22, 24, 27 eta 28n, 9:30 etatik 13:30etara

Joxe Mari Korta Zentroa (UPV/EHU, Campus de Gipuzkoa)
Tolosa Ibilbidea 72
20.018 Donostia

NOLA PARTE HARTU?:

Informazio gehiago / izen ematea: entreprenari@entreprenari.com

Tel. 943 000 999

Izena emateko orria (Doc)

Ikastaroa dohainekoa da