IZEN EMATEA
Tfno.: 943 000 999 - entreprenari@entreprenari.com - www.entreprenari.com

EKONOMIA ETA FINANTZAK KUDEATZEA: KOSTUAK, ERRENTAGARRITASUNA ETA DIRUZAINTZA

Ekainak 27 eta 28, eta uztailak 2

HELBURUAK

Ekonomiaren eta finantzen kudeaketa hiru ikuspegi nagusitan oinarrituta aztertzea eta ulertzea: kostuak, errentagarritasuna eta diruzaintza.

Enpresaren kostuak kalkulatzeko teknikak eta adibideak azaltzea, bertaratutakoak euren negozioaren kostuak identifikatzeko eta kontrolatzeko gai izatea lortzeko.

Kasu praktiko bat, funtsezko marjina ezberdinak produktu/zerbitzuaren prezioaren eta enpresaren emaitza-kontuaren arabera interpretatzeko.

Emaitza-kontuak diruzaintzan duen eragina azaltzea. Kutxako fluxu operatiboen analisia egitea, finantzei buruzko erabakiak hartzeko.

Finantzatzeko aukerak azaltzea oinarrizko ratioen analisiaren eta horiek prestatzearen bidez, finantzazioa lortzeko eta/edo inbertsiogileak sartzeko aukeraren aurrean.

PROGRAMA

Ekainak 27: COSTING & PRICING

Costing: Construye un lego en 3 pasos con los costes de tu empresa

     Zenbat kostatzen da nire produktu/zerbitzua?
     Identifikatu 3 urratsetan kostu-elementuak
     Kasu praktikoa

Pricing: Preziorik onena kalkulatzeko teknikak
     Ziur al zaude zure produktu/zerbitzuaren prezioaz?
     Kalkulatu produktu/zerbitzuaren gutxieneko prezioa
     Saldu beharreko produktu/zerbitzuaren mix onena
     Simulatu saldu beharreko gutxieneko unitateak. Errentagarritasun-atalasea
     Emaitza-kontu unitarioa eta globala ulertzea
     Kasu praktikoa

Ekainak 28: DIRUZAINTZA ETA FINANTZIAZIO-AUKERAK

Diruzaintza eta finantzazio-aukerak
    Behin batean bazen enpresa oso errentagarria, bidegarritasuna ez zuelako hil egin zena.
    Emaitza-kontuaren eta kutxaren arteko aldeak
    Diruzaintza-koadroa
    Kobratzeko eta ordaintzeko batez besteko epearen garrantzia
    Balantzea. Enpresa osasuntsu baten adierazlea. Ratioak
    Finantzazio aukera eta formula interesgarriak
    Kasu praktikoa

Uztailak 2: FINANTZAZIOA: IRTENBIDEAK ETA AUKERAK

Inbertsiogilearen lekuan jarriko gara
     Zenbat behar dut nire proiektua bideragarria izatea lortzeko?
     Inbertsiogilearen lekuan jarrita, nire proiektuan inbertitu al daiteke?
     Gure proiektua prestatuko eta aldeztuko dugu
     Gure enpresak zenbat balio duen kalkulatzeko giltzak

HIZLARIA

Naiara Pineda; FINBOXen sortzailea. UPV/EHUko Enpresa Zientzien Fakultatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, eta Finantza Zuzendaritzan graduatu ondokoa izen handiko bi negozio-eskolatan: Deusto Business School eta ELKARGI SGR.

20 urtetik gorako esperientzia du ekonomiaren eta finantzen arloan, eta bere profila I+G+b-ri oso lotuta dago.

DATA: Ekainak 27 eta 28, eta uztailak 2
ORDUTEGIA: 9:30tik 14:30ra
TOKIA: Centro Joxe Mari Korta. Avda de Tolosa 72. 20018 Donostia

© copyright Entreprenari 2019
Prohibida la reproducción de la totalidad o parte de la documentación aquí mostrada sin autorización expresa del autor.