IZEN EMATEA
Tfno.: 943 000 999 - entreprenari@entreprenari.com - www.entreprenari.com

LEHEN FINANTZAKETA-ERRONDA: FUNTSEZKO UNEA STARTUPEN SOZIETATE-ETORKIZUNERAKO.

Uztailak 5

HELBURUAK

Funts propioen bidezko lehen finantzaketa-erronda negoziatzeko unean, startuparen eta haren bazkideen etorkizuna baldintzatuko duten dokumentuetako bat bazkideen ituna da. Dokumentu hori oso ongi berrikusi behar da inbertitzailearekin egiten den negoziazioan, eta startupeko bazkideak diren bitartean lotetsiko dituzten arauak finkatzen ditu, hainbat ikuspuntu eta interesetan oinarrituta.

Mintegi honetan, bazkideen itunen esparruari eta itun horiek inbertsio-erronden esparruan inplementatzeko aukerari lotutako alderdirik garrantzitsuenak landuko dira, merkataritza-ikuspegia, zerga-ikuspegia eta lan-ikuspegia kontuan hartuta.

PROGRAMA

ZERGA ALDERDIAK
Bazkideen zerga-ordainketa eta startupen zerga-ordainketa, ukiezinak bereziki kontuan hartuta. Administrazio-organoaren ordainsaria.
Elisabeth Errasti

LAN ALDERDIAK
Lan-harremana versus merkataritza-harremana. Hitzarmen kolektiboak. Administrazio-organoaren ordainsaria.
Iker Prior

MERKATARITZA ALDERDIAK
Ukiezinen ekarpena, finantzaketa, sozietate-egitura eta bazkideen itunak. Administrazio-organoaren ordainsaria.
Ane Agirretxea, Andrés Martínez-Zurita eta Pablo Paisán

HIZLARIA

Iker Ramón Prior
Cuatrecasas-eko bazkidea (Lan Zuzenbideko Saila).
Esperientzia honako hauetan: erregimen orokorreko eta erregimen bereziko lan-kontratuen negoziazioa, ordainsari-eskemen konfigurazioa, suntsiarazpenak eta berregituratze-neurriak, gizarte-aurreikuspen osagarriko tresnak eta due diligence-ko prozesuak, zehapen-espediente administratiboen jarraipena, kuoten likidazioa eta auziak lan-arloko jurisdikzioan gidatzeko abokatuak. Urtekari juridikoetan (hala nola Best Lawyers izenekoan) Labor and Employment praktikarako gomendatutako abokatua.

Pablo Paisán
Cuatrecasaseko bazkidea (Merkataritza eta Sozietate Arloko Saila).
Honako alderdi hauetan espezializatua: sozietate-aholkularitza enpresentzat, administratzaileen betebeharrei eta erantzukizunari buruzko txostenak, enpresen bat-egiteei eta eskuratzeei lotutako eragiketetarako aholkularitza, arrisku-kapitala, enpresak sustatzeko sozietateak eta aliantza estrategiko nazionalak eta nazioartekoak.

Andrés Martínez-Zurita
Cuatrecasaseko kidea (Merkataritza eta Sozietate Arloko Saila).
Honako hauetan espezializatua: akordio sozialen idazketa, merkataritza-erakundeen, partzuergoen eta joint ventureen eraketa eta aholkularitza, sozietateen idazkaritza, lehiaketen aurkezpena, txostenen eta lehiaketa-izapideen prestaketa, merkataritza-kontratuen idazketa eta negoziazioa, esparru-akordio/asmo-gutun nazionalak eta nazioartekoak.

Ane Agirretxea
Asociada Cuatrecasas, Dpto. Mercantil y Societario.
Honako hauetan espezializatua: akordio sozialen idazketa, merkataritza-erakundeen, partzuergoen eta joint ventureen eraketa eta aholkularitza, sozietateen idazkaritza, lehiaketen aurkezpena, txostenen eta lehiaketa-izapideen prestaketa, merkataritza-kontratuen idazketa eta negoziazioa, esparru-akordio/asmo-gutun nazionalak eta nazioartekoak.

Esperientzia startupen aholkularitzan (eraketari dagokionez bereziki) eta bazkideen itunen prestaketan eta negoziazioan.

Esperientzia honako hauetan: Due Diligenceko prozesuak, erakundeen edo negozioen eskuratzeak, eta kontratuen, adierazpenen eta bermeen prestaketa.

DATA: Ekainak 27 eta 28, eta uztailak 2
ORDUTEGIA: 9:30tik 14:30ra
TOKIA: Centro Joxe Mari Korta. Avda de Tolosa 72. 20018 Donostia

© copyright Entreprenari 2019
Prohibida la reproducción de la totalidad o parte de la documentación aquí mostrada sin autorización expresa del autor.