IZEN EMATEA
Tfno.: 943 000 999 - entreprenari@entreprenari.com - www.entreprenari.com

IP ESTRATEGIA PROIEKTU ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOETAN

2019ko ekainak 21

HELBURUAK

Patente-sistemak aukerak eskaintzen ditu, baita hainbat arrisku ere; horiek guztiak behar bezala ezagutu behar dira, ekintzak definitutako estrategia baten arabera aurreratzeko. Hala aukerak optimizatu eta arriskuak murriztuko dira.

Jardunaldiaren helburua da industria-jabetzaren oinarriak ezartzea, patenteei eta enpresa-sekretuei dagokienean bereziki, baita denboran zehar hirugarrenen aurrean merkatuan behar bezala posizionatzeko jarduteko estrategiak eskaintzea ere.

PROGRAMA

     Babes-ereduak eta adibideak.
     Patente-sistema babesteko modu gisa.
     Patente-sistema informazio teknologikorako iturri gisa. Patenteak bilatzea.
     Patentea aktibo ukiezin gisa.
     Patente-dokumentu baten egitura.
     Patenteen menpekotasuna eta aurrea hartzea.
     Patentagarritasun-salbuespenak.
     Software-patenteei erreferentzia.
     Nazioarteko akordioak (Parisko Ituna, PCT Ituna, EPC Hitzarmena).
     Babeserako estrategia.
     Aldarrikapenen joko-arauak.
     Jolas gaitezen.
     Lizentziak.
     Enpresa-sekretua.
     Probak eratzeko aurretiazko ekintzak.
     Babesaren irismena.

HIZLARIA

Pablo Calvo, Industria-ingeniaritzako Doktorea. Azterketa bidez Europako Patente Agente izendatua. ABG Intellectual Property-ko kidea.

Irakaskuntza-esperientzia zabala du, Zientzia Fakultatean Matematika Aplikatuko eta zenbakizko kalkuluko irakasle eta ikertzailea izan da. 20 urteko esperientzia du Industria Jabetzaren inguruko aholkularitza eskaintzen.

DATA: 2019ko ekainak 21
ORDUTEGIA: 9:30tik 14:30ra
TOKIA: Centro Joxe Mari Korta. Avda de Tolosa 72. 20018 Donostia

© copyright Entreprenari 2019
Prohibida la reproducción de la totalidad o parte de la documentación aquí mostrada sin autorización expresa del autor.