Castellano | English    Acceso a Extranet
Aurkezpena Enpresak sortzeko bermea Jardueren txostena Sortutako enpresak
Ikastaroak eta jardunaldiak | Sariak eta laguntza emateko programa | Berriak | Harremana
 
Ikastaro eta ekitaldien zerrenda
 

Ikastaroak
Enpresa berritzaileak, Oinarri Zientifiko-Teknologidun Enpresak eta/edo jakintzarlo espezifikotan oinarritutako enpresak, ekimen hauek guztiak suspertzeko eta laguntzeko asmoz, ENTREPRENARI PROGRAMAK urtero ikastaro zenbait antolatzen ditu. Ikastaroen helburua enpresa-ekimena mamitzen eta merkatura irteten laguntzea da, kontuan izanik ekimen gehienak kudeaketa-arloan inongo formaziorik ez duten profil teknikoko pertsonek bultzatutakoak direla.

Ikastaroek enpresa-kudeaketako arloak jorratzen dituzte, enpresen sorkuntzaren ingurukoak azpimarratuz, formazio-akzio metodologian oinarrituz.

Ihardunaldiak
Entreprenari Programaren helburuetako bat Enpresa berritzaileak, Oinarri Zientifiko-Teknologidun Enpresak eta/edo jakintzarlo espezifikotan oinarritutako enpresak sortzeko eta kudeatzeko formazio espezifikoa eskeintzea da, eta horrexegatik sentsibilizazioa eta berrikuntza bultzatuko duten ihardunaldiak antolatzen dira.

Ihardunaldi hauetan enpresa baten sorreran jorratu beharreko prozesu ezberdinak aurkeztu eta esplikatzen dira, enpresen sustapenerako laguntzen berri ematen da eta ekintzaileek aurkeztutako esperientzia praktikoak ere aurkezten dira.

Era berean beste eragile batzuekin elkarlanean berrikuntzaren inguruko ihardunaldiak antolatzen dira, hauetan enpresa berritzaileak edo oinarri teknologikodunak sortzearekin eta garatzearekin lotutako gaiak, finantzaketari buruzko mintegiak, EIBT’ak, babes industrial eta intelektuala, alor estrategikoak, ..... lantzen dira.

Hasiera 2010ko Apirilaren 16
ENPRESA BERRITZAILEAK SORTU ETA KUDEATZEKO IKASTAROA
2010ko Urrian
TEKNOLOGIATIK ENPRESA MUNDURA

© copyright 2005 Entreprenari | Entreprenari BIC GIPUZKOA BERRILAN eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko ekimen bat da.